MAILAKETA PROBA

Mailaketa-probak apropos prestatuta daude euskalduntze prozesuan non zauden jakiteko. Mailaketa-proba horietan neurtu nahi dugu hizkuntzaz duzun ezagutza; behatu nahi dugu hizkuntzarekin zer egiteko gauza zaren. Proba horiek gauzatuta, erabakiko dugu guk zein mailatan abiatu behar duzun. Gramatika ezagutza aztertzeaz gain, aztertuko dugu ekintza komunikatiboa betetzeko duzun gaitasuna.

Jakizu proba horiek hasierako diagnosia egiteko balio dutela. Zenbaitetan gerta dakiguke, irakaslearen iritzia tarteko, diagnostiko hori zuzendu behar izatea klaseetan hasi bezain pronto. Ez kezkatu!

Lehenik eta behin, testa egingo duzu. Modu progresiboan antolatuta dago. Erabaki ezazu nondik hasi; horretarako erabili ezazu erreferentzia-taula. INOIZ EZ baduzu euskaraz egin, has zaitez A1 mailaketa-probatik.

Programa informatikoak berak 1) aztertuko dizkizu erantzunak eta 2) erabakiko du aurrera jarraitu behar duzun ala atzera egin behar duzun.

Behin testa burututa, idatzia egingo duzu. Bidali idatzia. Idatzia guk jasotakoan, ikusi eta harremanetan jarriko gara zurekin.

Oinarrizko zikloa

Hizkuntza ulertzen eta komunikatzen ikasteko oinarrizko baliabideak emango dizkizun zikloa. Bertan lortuko duzu eguneroko bizimoduan komunikatzeko behar duzun gaitasuna, bai lagunartean, bai etxean bai lantokian.

Hiru estratotan banatzen da lehen maila: A1, A2 eta B1.

   Tarteko zikloa

Eguneroko bizimoduan konpontzeko gai zara, oinarrizko baliabideak erabilita; hala ere, mugak dituzu ulermenean eta komunikazioan.

Bigarren mailaren helburua da muga horiek gainditzea. Telebistako, irratiko, egunkariko eta aldizkarietako testuak ulertzen trebatuko zara.

Ahozkoan ez duzu gazteleraren laguntzarik beharko eta gauza izango zara eguneroko gaiei buruz hitz egiteko eta idazteko.

   Euskalduntzearen azken zikloa

Eguneroko solasaldietan zuzen eta jariotasunez komunikatzeko gai izango zara.
Ez duzu trabarik izango ez egunkari eta aldizkarietako artikuluak irakurtzeko, ez euskaraz idatzitako eleberri eta ipuinak ulertzeko.
Era berean, edozein testu mota idazteko gai izango zara; esate baterako, gutunak eta egungo gaiei buruzko artikuluak.

   Menderatze mailarik gorena.

Euskararen gaitasun operatibo eraginkorra izateaz gain, menderatze-mailarik gorena izan nahi al duzu?

C2 agiria —HABEren Laugarren Maila (4M) eta HAEEren 4. Hizkuntza Eskakizuna (4 HE)— eskuratu nahi al duzu?

Gai espezializatuan euskara sakontzeko nahia edo premiarik ba al duzu?

LEGEZKO JAKINARAZPENA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA