B1 maila
Telebistako, irratiko eta sare sozialetako eguneroko elkarrizketak, edota egunkarietako albiste laburrak eta dibulgazio-testuak ulertzeko gaitasuna eskuratzen da; eta, bestetik, eguneroko ekintzak gauzatzen ikasten da: lagunarteko elkarrizketak, gertaeren kontakizunak, edozein gai edota albisteri buruzko iritzia ematen, gai ezagun bati buruzko azalpenak ematen.
Eguneroko bizimoduan, elkarrizketetan informazioa trukatzen ikasten da: lagunei, senideei eta ikaskideei edo lankideei instrukzioak ematen, deskribapen errazak eta kontaketa laburrak egiten... Gainera, iritziak labur-labur ematen eta bere asmoak azaltzen ere ikasten da.
B1 maila amaitzean, HABEren B1 mailako egiaztatze-proba (Hizkuntzan Europako Erreferentzia Markoaren B1) lortzeko gaitasuna eskuratzen da.