B2 maila

Ohiko artikuluak, idazlearen iritzia eta arrazoiak, telebistako saioak edota filmak ulertzeko gaitasuna eskuratzen da.

Mintzamenean, jariotasuna areagotzen da eta baliabide zabalagoa eskuratzen da iritzia emateko, argudioak emateko eta ideiak defendatzeko.

Era berean, eguneroko gaiei buruz idazteko gaitasuna lortzen da: norbere esperientzia azaldu, iritzia eman edota argudioak eman.

Solaskidearen zein komunikabideetako esatarien testu gehienak ulertzeko, eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizteko gaitasuna eskuratzen da. Lagun eta lankideekin jariotasunez aritzeko gaitasuna ere eskuratzen da: azalpenak eta iritzia ematen egoera ezagunetan eta lanean alderdi esanguratsuak eta xehetasunak bereiziz.

Maila honen amaieran, HABEren B2 maila egiaztatzeko azterketa ofiziala (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren B2) lortzeko gai izango zara.
<< Atzera
Mailaketa-proba hasi >>
LEGEZKO JAKINARAZPENA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA