C1 maila

Ahozko zein idatzizko testuetako informazioa zehaztasunez ulertzen trebatzea da helburua: hainbat testuingurutan gertatzen diren elkarrizketak ulertzeko, eztabaidetan eta bileretan parte hartzeko, hedabideetako iritzi-artikuluak zein maila jasoko testuak ulertzeko.

Era berean, 1) guneroko solasaldietan zuzen eta jariotasunez komunikatzeko gaitasuna eta 2) gutunak eta egungo gaiei buruzko artikuluak idazteko gaitasuna eskuratzen da, izkuntzaren baliabideak era egokian (malgu eta zuzen) erabilita.

Lagunarteko, laneko eta komunikabideetako edozein testu (elkarrizketak, eztabaidak, azalpenak) ulertzeko gaitasuna eskuratzen da; baita inguruko herri-hizkeran sortutakoak ere. Era berean, lagunartean, lanean eta komunikabideetan ideiak eta iritziak adierazten ikasten da eta testu argiak eta zehatzak idazten ere bai.

Maila honen amaieran, HABEren C1 maila egiaztatzeko azterketa ofiziala (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren C1) lortzeko gai izango zara.
<< Atzera
Mailaketa-proba hasi >>
LEGEZKO JAKINARAZPENA ETA PRIBATUTASUN POLITIKA